2014-09-23

1. Ebaluaketa: Las lenguas que nos rodean.

`

Hementxe duzue Europako hizkuntzen mapa osoa... Osoetan osoena!

Como podéis comprobar la realidad lingúística de Europa tiende a no coincidir con la administrativa. En la página de muturzkin.com encontraréis amplia infornmación sobre gran cantidad de idiomas. Zorte on!

2014-09-10

2014-2015 Ikasturtea hasi da!!!

Ongi etorri 4. DBHko Gaztelera ikasgaiko blogera! Bai, bai... LAU-GA-RREN De-Be-Ha-Txe!!! Azkar esaten da gero. Jada zuen derrigorrezko hezkuntzaren azken urtean zaudete. Baietz azkar pasatu! Ikastolan atzo hasi zinetela dirudi... En fin... latinoek esaten zuten bezala: tempus irreparabile fugit.
Badakizue aurtengo ikasturtean Gaztelera eta Literaturak - zalantzarik gabe ikasgai guztien artean politenetakoa denak - lau orduko presentzia izanen duela asteroko ordutegian, iaz hasitako kurtsoak baino ordubete gehiago. Beraz urte probetxugarria izanen da, ziuraski.
Blog honek zuentzat erabilgarri izan nahi du. Beraz edozein gauza bururatzen zaizuela blog honetan txertatzeko, mesedez adierazi ohiko bideez baliatuz... posta elektronikoa, komentarioak txertatuz...
Ikasle preziatuok, hauxe da oraingoz guztia. Ongi etorria berretsita, gora bihotzak eta biba zuek!!!
Martxelo.